Oraindik garaiz zaude! Errigoraren udaberriko kanpaina amaitzear da

12 martxoa , 2026 | Oharrak

Eskaerak egiteko epea: martxoak 18ra bitartean

Aurtengo leloa: “EZINBESTEKOAK EUSKARARENTZAT AGERREAN”

Euskara Nafarroa hego eta erdialdean sustatzeko, Errigoraren bidez lagundu dezakegu ikastolei, AEKri, Sortzeni eta Agerraldiari.
Zure ekarpen txikiak euskararen ekosistema osoa indartzen du.

 Zergatik parte hartu?

  • Ikastolak: sustraiak, haurrei euskaraz bizitzeko oinarriak.
  • AEK: enborra, helduei euskara bizitzeko aukera.
  • Sortzen eta Agerraldia: adarrak eta hostoak, euskarak kalean eta aisialdian hegan egin dezan.

Nola parte hartu?

  1. Sartu ERRIGORAren webgunean edo eskatu eskuorria ikastolan.
  2. Aukeratu banaketa gunean gure ikastolaren izena jasotzeko.
  3. Gogoratu: martxoaren 18a da azken eguna!

 Erosi Errigorako saskia eta egin zure ekarpena euskararen etorkizunerako!
Euskarari puzka bat ematea, gure seme-alaben biharko mundua eraikitzea da.