Azken unitateak salgai: egin zure eskaera eta lagundu Batxilergoko ikasleen ikasbidaiari

18 martxoa , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Batxilergoko 1. mailako ikasbidaiarako arropen azken unitateak salgai jarri dituzte ikasleek, eta eskaerak egiteko esteka erabilgarri duzue. Animatu zaitezte eskaera egitera; modu honetan gure ikasleei ikasbidaiaren gastuei aurre egiten lagunduko diezue. Eskaera egin aurretik begiratu katalogoa ondorengo estekan.

Bestalde, dagoeneko arropa eskatu baina oraindik jaso ez duzuenoi, pazientzia eskatu nahi dizuete ikasleek. Banaketa prozesua martxan dago, baina ez dago guztia ikasleen esku, eta horrek atzerapenak sor ditzake. Barkamena eskatzen dizkizuete eragozpenengatik, eta eskerrak eman zuen ulermenagatik.

Ikasleen partez aldez aurretik eskerrik asko zuen laguntzagatik!