Haizearen eta uraren sekretuak ezagutzen
2026-03-25
Martxoaren 18an, HH4ko ikasleek egun berezi eta ahaztezina bizi izan zuten ikasgelatik kanpo. Ikaskuntza eta aisialdia uztartuz, Igarako errotara egindako irteerak aukera eman zien ingurunea ezagutzeko, esperimentatzeko eta elkarrekin une ederrez gozatzeko.









Igarako Errotan Ekoguneko arduradunak emandako azalpenak arreta handiz entzun zituzten haurrek, jakinmin handia erakutsiz une oro. Bisitak aukera paregabea eskaini zien ikasleei errotaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko eta garai bateko lanbideen inguruko ezagutzak zabaltzeko.
Eguraldia lagun izan zutenez, irteeraz gozatzeko aukera are handiagoa izan zuten gainera. Bisita amaitu ondoren, Loiolako zelaietan jolasean ibili ziren, giro ezin hobean. Hamaiketakoa egin eta atseden hartu ostean, egunari amaiera bikaina eman zioten.
Oro har, esperientzia oso positiboa izan zen, ikasleek ikasteko eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan baitzuten.