Gazte doinuak, sustrai zaharrak

2026-03-26

DBH2ko ikasleek euskal kultura eta musika ardatz izan dituen esperientzia berezia bizi izan dute azken astean, Mihise taldearen bisitari esker. Taldeko kideak ikastolara bertaratu ziren saio dinamiko eta parte-hartzailea eskaintzera, euskara eta musika uztartuz.

Alde batetik, Euskal Herriko azken mende erdiko musikari eta poeta esanguratsuenen ibilbidea errepasatu zuten, gure kultur ondarea balioan jarriz eta ikasleen artean interesa piztuz. Bestetik, saioak izaera praktikoa ere izan zuen, izan ere, ikasleak heuren musika taldeak sortzera eta esperimentatzera animatu zituzten, sormenari eta elkarlanari bidea emanez.

Ekimen honek eragin positiboa izan zuen ikasleen garapenean, bereziki pertsona-ereduari dagokionez. EUSKALDUNA eta EKINTZAILEA ezaugarriak lantzeko aukera paregabea izan zen, ikasleek hizkuntza, kultura eta ekintza uztartuz esperientzia aberasgarria bizi izan baitzuten.

Ikastolak balorazio oso positiboa egin du jardueraren inguruan, eta etorkizunean antzeko ekimenak errepikatzeko asmoa agertu du.