Korrika 2026: Haurrentzako ekintzak Azpeitian (Martxoak 28)
Korrika Azpeitian dela-eta, datorren martxoaren 28an, goizez, herriko Korrika taldeak hainbat ekintza antolatu ditu LH6tik beherako haurrentzat.
Antolatutako jardueren artean honakoak izango dira:
- Orientazio proba txiki bat
- Aurpegi margoketa
- Marrazketa
- Bestelako ekintza ludikoak
Ekintzetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, ondorengo estekan duzue izen-emate orria.
Animatu zuen seme-alabak parte hartzera eta gozatzera!
