"Euskara. Ospeletik eguterara" erakusketa

2021-12-03

Gaur Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, “Euskara. Ospeletik eguterara. Hizkuntza-zapalkuntzaren memoria (Euskal Memoria)” izeneko erakusketa ibiltaria iritsi da gure Ikastolara. Euskal Memoria Fundazioaren eskutik jaso dugun erakusketaren  helburua euskararen etengabeko zapalkuntza agerian uztea da, euskaldunok bizi duguna ezagutzea eta testigantzak biltzen jarraitzeko bidea irekitzea.

Gaurtik hasita datorren astean zehar ikusgai izango da guztiontzat zabalik Ikastolan.