Euskaltzale Independentisten Topaketa (Apirilak 24-25)

16 apirila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Azpeitian ospatuko dira bigarren urtez Euskaltzale Independentiston Topaketak, eta azken aldian euskara jasaten ari den mugimenduei erantzun bat izateko aukera ere bada (ikusi aurkezpen bideoa).

Euskara, euskaldunak eta Euskal Herria ardatz lanean aritu dira urte luzetan zehar Euskal Herrian Euskarazeko kideak. Borroka ezberdin askotan izan dira, kalean, epaitegietan, sareetan eta beste hamaika tokitan. Borrokaz gain, ospatzeko eta hausnartzeko tarteak ere izaten dituzte eta hori egingo dute bi egunez, Euskaltzale Independentiston Topaketan.

Egitaraua prest dute, tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak, pala partidak eta kontzertuak izango dira besteak beste Azpeitian bi egun horietan zehar.

Hauxe da egitaraua:

Apirilak 24, ostirala

  • 18:00 – 20:00 – Ongi etorri Euskararen Errepublikara.
  • 20:30 – Kontzertu akustikoa Orkatz Tabernan.
  • 22:00 – Pala partidak: Martija-Prieto vs. Sanchez-Alkorta (pala motza) eta Urain-Gutierrez vs. Aizpuru-Rosa (gomazko paleta).

Apirilak 25, larunbata

  • 10:00-12:00 – Euskaratik Independentziara (mahai-inguru nagusia).
  • 12:30 – Joaldunak.
  • 13:00 – Ekitaldi politikoa.
  • 14:00 – Bazkaria.
  • 16:00 – 19:00 – Tailerrak (bi txanda).
    • 16:00 – 17:30
      • Gazteak eta aisialdia euskaraz: ekosistema oso baten beharra.
      • Desobedientzia zibila iraultzarako tresna.
      • Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko askotarikoa.
      • Kaleak euskaraz: mural margoketa (tailer praktikoa).
    • 17:30-19:00
      • Intersekzionalitatea: teoriatik praktikara.
      • Euskararen Errepublika eta panorama geopolitikoa: aukerak, mehatxuak, erronkak.
      • Kultur sistema sendo bat bai, baina nola?
      • Izan zaitez eduki sortzaile! (tailer praktikoa).
  • 19:00 – Musika kaleetatik.
  • 22:00 – Kontzertuak: Tapia eta Leturia Band eta Maruxak.
  • Ondoren, DJak Orkatz eta Korrale tabernetan.

Sarrerak eta izen-ematea

Gaurtik bertatik, erosgai daude bazkarirako eta kontzertuetarako sarrerak Entradium plataforman. Horrez gain, kudeaketa lanak errazteko, larunbat arratsaldeko tailerretan aurrez eman beharko da izena, doan eta galdetegi hau beteta. Aurten, gainera, lotako lekua ere egongo da, bai ostiralean, bai larunbatean. Tailerretan izena emateko galdetegi horretan bertan egin behar da erreserba, hori ere doan.