Gure Haurrak ere badira: azken kamisetak eskuragarri

23 apirila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Pasa den urrian hasitako dinamikak Euskal Herriko hamaika ikastetxeetara heldu zen. Ehundaka
elkarretaratze eta ekimenak izan genituen Euskal Herrian zehar eta Bilboko manifestazioa arrakastatsua
izan zen oso. Dinamika horren barruan milaka kamiseta saldu ziren, benetan eskaera uholde bat izan
zelarik. Salmenta horiei esker, 66.000 euro batu ziren eta dagoeneko Palestinan daude, UNRWA eta Paz con Dignidad elkarteei esker.


Kamiseta horietako taila guztietako ale batzuk oraindik biltegian daude. Ondorengo estekan erostera eta zuen inguruan eskaintzera animatu nahi zaituztegu. Azken esfortzu txiki batekin, denak agortu eta laguntza ekonomiko gehiago lortzeko.

Bestalde, Markel Elortzak Palestinaren historiari buruz argitaratu berri duen Olibondoaren herria liburuaren zozketa ere martxan da, Liburuaren Eguna dela eta. Aukera paregabea gaia sakontzen jarraitzeko.


Elkartasunez, mila esker bihotz bihotzez.


Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!