Domusako Gune Urdina ikastolan (maiatzak 9)

5 maiatza , 2026 | Oharrak

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa dela-eta aurten ere “Gune Urdina” ezarriko da ikastolan , batez ere inklusibitatea bultzatzeko eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei ikusgarritasuna emateko.

Horrela, inklusibitatea jai giroan ere txertatzen da, lasterketaren barruan, gune hau topagune bilakatuz. Gunean jolasak, puzgarriak eta bestelako ekintzak antolatu dira, herritar guztiek —baita behar bereziak dituztenek ere— festan parte har dezaten.

Azken finean, kirol ekitaldi jendetsu honek ere ikusgarritasuna ematen dio mezuari, dibertsitatearen inguruko kontzientzia zabaltzen lagunduz, eta, azken finean, “mendietan taupada urdina” sortuz.

Jarraian duzue ikusgai egitaraua: