Begirale ikastaroa batxilergoko ikasleentzat

2021-10-26

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere gure ikastolako batxilergoko ikasleek begirale ikastaroa egin ahal izango dute ikastolan bertan. Urrian hasi berria den ikastaroa martxora arte luzatuko da, jai egunetan gauzatuko direlarik saioak.

Urtero, Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldeak bideratzen duen ikastaroa da berau. Eta helburua, nahi duten ikasleek, gure ikastolako ibilbidea begirale tituluarekin bukatzea da. 

Momentuz batxilergo 2ko 10 bat ikasle dira ikastaroa egiten ari direnak. Eta aste batzuk barru batxilergo 1eko ikasleak izango dira martxan jarriko direnak.

Saio teorikoez gain, ikastaroko praktikak ere ikastolan bertan egiteko aukera izaten dute gure ikasleek, uztailean izaten ditugun udaleku irekietan hain zuzen ere.