50. Kilometroak ospatzeko, denok Txalintxora!

14 maiatza , 2026 | Oharrak

Dakizuenez, 2026ko KILOMETROAK jaia berezia izango da: 50. edizioa ospatuko da Lazkaon. Urteurren borobil hau dela eta, Gipuzkoako Ikastolen Lurralde Batzarrak hainbat ekimen antolatu ditu, eta horietako bat da “50 JAI; 50 TONTOR” egitasmoa.

Ekimenaren helburua Gipuzkoako ikastola guztien artean 50 tontor edo paraje berezi bisitatzea da, ikastolen arteko elkarlana sustatuz.

Gure ikastolak ere bat egin du egitasmoarekin, eta horretarako, maiatzaren 24an Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Txalintxoko mendi-irteeran parte hartuko dugu.

Horrenbestez, familien parte-hartzea ezinbestekoa eta oso eskertzekoa da. Animatu zaitezte gurekin egun eder hau partekatzera: natura, familia giroa eta ikastolen aldeko ekimen berezi bat uztartuko ditugu.

Eguna: maiatzak 24
Ordua eta topalekua: 09:00etan herriko plazan
Antolatzailea: Lagun Onak Mendi Bazkuna
Ekimena: 50 JAI; 50 TONTOR

Animatu eta zatozte gurekin tontorrera!