Ikastola Lagunak: I. ekintza soziala

14 maiatza , 2026 | Oharrak

Azken urteotan hainbat ikastolatan martxan jarri den IKASTOLA LAGUNAK egitasmoa gure inguruan ere indartzen ari da. Ekimen honen helburua ikastola eredua ezagutu, hausnartu, zaindu eta etorkizunera begira sendotzea da, komunitateko kide guztien ekarpenarekin.

Testuinguru horretan, datorren maiatzaren 23an, Arrasaten, I. EKINTZA SOZIALA antolatu da. Jardunaldi irekia izango da, eta ikastolen komunitateko kide guztiak gonbidatuta daude, bereziki familiak eta gurasoak.

Ekimenaren barruan, “Gaur eta biharko partaidetza soziala” izeneko mahai-ingurua egingo da. Bertan parte hartuko dute gizarte eta hezkuntza arloko hainbat adituk:

  • Iñigo Irurita
  • Unai del Burgo
  • Itzea Urkizu

Jardunaldiaren egitaraua ondorengoa da:

Animatu parte hartzera eta zuen ekarpena egitera. Gurasoen presentzia eta ikuspegia ezinbestekoak dira ikastolaren komunitatea sendotzen jarraitzeko.

Zuen parte-hartzea espero dugu!