Udal udalekuetan izen-ematea zabalik (Maiatzak 20)
Ikasturtea amaitzear dela eta, Azpeitiko Udala-ko Gazteria Sailak prest dauka aurtengo udako udalekuen eskaintza (ikusi ondorengo estekan udalekuen jarduera eskaintza eta prezioen xehetasunak).
Izen-ematea: maiatzaren 20ra arte egin ahal izango da, online (ikusi esteka) edo aurrez aurre.
Udalekuen datak: ekainaren 22an (astelehena) hasiko dira eta uztailaren 24an (ostirala) amaituko dira.
