Naturaren altzoan ikasten
2026-05-26
LH 4. eta 5. mailako ikasleek ekoizpen ekologikoaren inguruko proiektuan parte hartu dute azken asteetan. Proiektuaren helburua ikasleak lehen sektorearen garrantziaz eta ekoizpen ekologikoaren balioaz jabetzea izan da.







Jardunaldiari hasiera emateko, ikasleek ekoizpen ekologikoari buruzko bideo bat ikusi zuten, gaiaren inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko. Ondoren, Sakona etxalde ekologikoa bisitatu zuten. Bertan, arditegian ardien hazkundea eta gazta egiteko prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasleek interes handiz jarraitu zituzten azalpenak, eta lehen sektoreko lanaren garrantziaz jabetu ziren.
Bisitan zehar, oilotegira ere joan ziren, eta bertan arrautzak bildu zituzten. Gainera, negutegian kalabazinak jaso zituzten Elikagunera eramateko, eta ikasle bakoitzak letxuga bana landatu zuen, naturarekin eta nekazaritzarekin harreman zuzena izanez.
Elikagunean, azkenik, Euskal Herriko ekoizpen ekologikoaren inguruko datuak aztertu zituzten. Ikasleek ikasi zuten Gipuzkoa dela, alde handiz, nekazaritzan eta abeltzaintzan ekoizpen ekologiko gehien lantzen duen probintzia.
Proiektuari amaiera gozoa emateko, ikasleek jogurt fresko bana dastatu zuten, bisitari azken ukitu atsegina emanez.