Hitzaren magalean: jolasa, entzutea eta sorkuntza

2026-05-27

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek Kulturaz kooperatibak antolatutako “Hitza” dinamikan parte hartu du, hizkuntzaren erabilera eta sormen gaitasunak lantzeko helburuarekin.

Jarduera Dinamoa sormen gunean gauzatu da, Soreasu antzokiaren ondoan kokatutako sormen laborategian. Espazio horretan, haurrek giro ludiko eta sortzaile batean parte hartu dute, hizkuntzarekin esperimentatzeko aukera izan dutelarik.

Ekimen hau Txinaurriak proiektuaren barruan kokatzen da, eta “Hitza” eremuan garatzen diren dinamika espezifikoen parte da. Saioetan, jolasaren bidez landu dira hizkuntzaren lau gaitasun nagusiak: entzun, irakurri, idatzi eta hitz egin.

Antolatzaileen arabera, jarduera hauen helburua hitzaren ahalmen sortzailea eta komunikatiboa haurrek modu esperimentalean bizitzea da, adierazpen askatasuna eta hizkuntzarekiko interesa sustatuz.