Eskutik helduta, ingurua ezagutzen

2026-05-28

Azken egunotan, Haur Hezkuntzako ikasleek hainbat irteera egin dituzte gure ingurua ezagutzeko eta elkarrekin esperientzia berriak bizitzeko asmoz.

Horrela, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelako ikasleak Mantxinbentara joan ziren, naturaz eta inguruko espazioez gozatzeko aukera izan zutelarik. Bestalde, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek Orion eta Izarpark parkean egun ederra pasa zuten, jolasaren eta elkarbizitzaren bidez une ahaztezinak partekatuz.

Txango hauek ikasleen aisialdiaz gozatzeko ez ezik, laguntasuna eta talde kohesioa indartzeko ere balio izan dute. Izan ere, ikastolan argi dugu hezkuntza prozesua ez dela soilik ikasgelara mugatzen; esperientzia praktikoek, ingurunea ezagutzeak eta elkarrekin bizitako momentuek ere garrantzi handia dute haurren ikasteko eta hazteko bidean.