Euskaltzaleon martxa Iruñean (Ekainak 13)
Ekainaren 13an, Euskaltzaleon Martxa egingo da Iruñean, euskararen aldeko mobilizazio jendetsua. Euskalgintzako eragileek deituta, martxaren helburua euskararen biziberritzeari bultzada ematea eta euskaraz bizitzeko behar diren baldintzak aldarrikatzea da (informazio gehiago hemen).
Martxa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Iruñeko hiru gunetatik, eta zutabeek Gazteluko Plazan egingo dute bat, bertako amaiera-ekitaldiarekin.
Ikastolako komunitateak deialdiari atxikimendua eman dio eta komunitateko kide guztiak parte hartzera animatzen ditu.
Azpeititik autobusez joateko aukera izango da. Izen-ematea San Agustin Kulturgunean egin daiteke.
Euskaltzaleon garaia da! Zatoz Iruñera eta egin bat euskararen aldeko mobilizazioarekin.
