EZ OHIKO barne beka deialdia (2020/2021)

2021-06-25

Pasa den ikasturteko itxialdi hasieran Azpibatzorde Ekonomikoak kuoten inguruan hartutako konpromezuari jarraiki, EZ OHIKO barne beka deialdia jarri du martxan. Uztailaren 5a bitartean zabalik izango da eskaerak aurkezteko epea.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Onuradunek 2020ko martxotik abuztura arteko kooperatiba kuotaren zenbateko osoa jasoko dute.

20.000 €-ko diru zatia erabiliko da.

Eskaerek kopuru hau gaindituko balute, gehienezko kopuru hau gainbanatuko litzateke onuradunen artean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera inprimakia.
Bizikidetza agiria (Udaletxekoa, etxe berean bizi direnen ziurtagiria).
2020ko Errenta Aitorpena.
Errenta Aitorpenik egin ez dutenek:
2020ko informazio fiskala
jasotako diru laguntzen ziurtagiria
Norberak interesgarri deritzon beste edozein agiri.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  1.- Bazkide izatea.

  2.- Kuota ordainketa guztiak eginak izatea.

3.- Ez gainditzea ondorengo errenta mugak:

FAMILIAKO KIDEAK

GUZTIRA

ERRENTA MUGA

1

10.586

2

17.355

3

22.837

4

26.261

5

30.202

6

34.732

7

39.941

8

45.933