Postontzi Etikoa

11 ekaina , 2026 | Oharrak

Ikastolan ere, beste erakunde askotan bezala, Postontzi Etikoa martxan jartzera goaz.

Lege betebehar bat da ikastolarentzat hau ezartzea.

Honen bitartez aurrerantzean ikastolan arau edo lege-hausteren bat ikusiz gero, modu anonimoan adierazteko aukera izango du edonork.

Dena den, Ikastolan bide edo kanal asko ditugu martxan lehendik ere honetarako.  Aurrerantzean ere bide horiek erabiltzera gonbidatu nahi zaituzteu (bilera, elkarrizketak….).  Kanal hauen bidez irtenbideak azkarragoak, zuzenagoak eta egokiagoak izango direlakoan gaude.