DYAko Lehen Sorospen ikastaroa
2021-06-15Azken egun hauetan, DBH 4ko ikasleek DYAko arduradunek eskainitako Lehen Sorospen ikastaroaren jarraibideak adi jarraitu dituzte.Larrialdi egoeratan jokatzen jakitea erraza da. Eta batzuetan bizitza bat salbatzeko nahikoak direla ezagutza soil batzuk argi azaldu zizkieten Osasun arduradunek.Erreanimazioaren teoria eta ezinbestekoa den saio praktikoa.
Horregatik, duela 40 urte baino gehiagotik DYA Gipuzkoan arrakasta handiarekin, Lehen Sorospena, istripuen prebentzioa, bide-segurtasuna, edo osasuna eta ongizateari buruzko formazioa ematen ari dira, adin guztietako pertsonei eta aurretiko osasun trebakuntzarik gabe.
Programa horien artean jarraian aipatzen diren ikastaroak nabarmen daitezke:
• Sorospenean titulua.
• Bihotz-Biriken Suspertzea eta Kanpoko Desfibrilatzaile Automatikoen Erabilera (DEA).
• Hirugarren adineko pertsonen edo minusbaliotasunen bat dutenen zaintza eta mobilizazioa.
• Ziklomotorren gidatze arduratsu eta segurua.
• Istripuen prebentzioa etxean eta enpresan.
• Alkohola eta drogen kontsumoaren zaintza.
• Sexualitate arduratsua.
Ikus-entzunezko baliabideek lagundutako egitarau teoriko praktikoak eta talde txikietan ematen direnak, non saioen probetxu hoberena ziurtatzen duten. DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolak bai partikularki bai enpresa, ikastetxe edo erakundeentzako eskaintzen dituen programak, betiere ikasleen beharretara eta disponibilitatera egokituz, eta euskaraz ere eskaini daitezkeenak.