Batxilergoko ikasleei zorionak eta DBH etapa amaierako agurra
Poz handiz partekatu nahi dugu aurten ere unibertsitatera sartzeko proban (USaP) ohiko deialdira aurkeztu diren gure ikasle guztiek azterketak gainditu dituztela. Zorionak ikasleei, egindako ahaleginagatik, eta baita familiei ere, bidean emandako babes eta laguntzagatik.
Era berean, ikasturte honen amaieran gure ikastolako etapa bat itxi duten ikasleak ere gogoan izan nahi ditugu. Batetik, DBHO 2. maila amaitu dutenak, eta bestetik, DBH 4. mailan ikastolako ibilbidea bukatu dutenak. Guztiei bihotzez opa diegu etorkizunean hasiko duten bide berrian arrakasta, ilusioa eta zoriona aurkitzea.
Aipamen berezia egin nahi diegu, halaber, urte hauetan guztietan gurekin batera ibilbidea partekatu duten familiei. Hainbatentzat amaitu da seme-alaben ikastolako etapa, eta horregatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu gugan jarritako konfiantzagatik, elkarlanagatik eta elkarrekin egindako bide luzeagatik.
Jakizue beti izango dituzuela ikastolako ateak zabalik. Hau beti izango da zuen etxea ere.
Zorionak guztioi eta zorterik onena etorkizuneko erronketan!

