DBH 4koek mendi erronka burutu dute
2021-05-01![](https://azpeitikoikastola.eus/wp-content/uploads/2023/07/1619787758298-1100x600.jpg)
Atzo, apirilak 30, DBH 4ko ikasle taldeak gailurra egin zuen Haitzbakarren. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolaturiko mendi erronka burutu zuten. Hauxe izan zuten ibilbidea, Azpeitia-Urreta Txiki-Alabier-Oranda gaina-Haitzbakar-Mendikute-Urreta Txiki-Azpeitia. Apiriletik urrira bitartean, hilabetero hainbat gailur eta txoko zehaztu ditu Mendi Bazkunak eta erronka osatzen dutenen artean zein parte hartzera animatzen diren mendizale gaztetxoen artean opariak zozkatuko dira.