Etorri euskarara! (gurasoentzako euskara ikastaro bereziak) (irailak 25)
Aurten ere, Udalak eta UEMAk, “Euskara eta kulturartekotasuna” egitasmoaren barruan, euskaraz ez dakiten gurasoentzat ikastaro bereziak antolatu ditu.
📌 Zergatik bereziak?
- Haurren ikas-ibilbidea eta gurasoen arteko harremanak oinarri.
- Hizkuntza erabilgarria eta praktikoa: ahozkoa eta ulermena landuko dira, guraso euskaldunekin euskarazko elkarrizketak egiteko entrenatuz. Hiztegia eta egoera komunikatiboak berezituak.
- Ikastaro arinak eta beharretara egokituak.
📅 Noiz eta non?
- Urritik ekainera, astean bi egun, eskola ordutegian, eta ahal bada ikastolan bertan.
- Doakoak dira, udalak ordainduko duelako.
📝 Izena emateko:
- Ikastolako idazkaritzan.
Ez galdu aukera!
Euskara ikasi eta izan zure seme-alaben bidelagun!
