Ikasleak naturarekin bat

2021-04-22

Azken asteetan Haur Hezkuntzakoak baratzako landaketa eta txiten jaiotze prozesua bizitzen ari gara.

Ikastolako baratzan landatu berri ditugu Azpeitiko azokan erositako letxuga eta piper landareak. 

Orain, goxo-goxo zaindu beharko ditugu hazten joan daitezen.

 

 

21 egunetan zain egon ondoren HH4ko txitatxoak opor aurretik jaio ziren. HH5eko ikasleak berriz, gure txitak jaio zain gaude urduri-urduri.

Zein luze egiten ari zaigun itxaronaldia.