"Inguruko tontor eta txokoak" erronka

2021-03-23

Lagun Onak Mendi Bazkunaren 75. urteurrenaren baitan, herriko gazteenen artean mendizaletasune eta aisialdi osasuntsua bultzatu asmoz sortu da ‘Inguruko tontor eta txokoak’ ekimena. Hainbat helburu ditu, baina ekimena bera oso simplea da: Herriko hainbat  txoko eta tontorretara joateko erronkari heldu eta bertan argazkiak ateratzea. Mendiz inguratutako herria da Azpeitia, baina inguruko mendi eta parajeak geroz eta gutxiago ezagutzen dituzte herritarrek. Gabezia horri erantzun eta konfinamenduak haur eta gazteengan eragindako kalteei aurre egin asmoz sortu da Lagun Onak, herriko lau ikastetxe eta udalaren arteko elkarlana. Izan ere, konfinamenduak lehenik, eta eskola kirola egiteko debekuak ondoren, ikasleen osasunean eragin nabarmena izan duela uste dugu.

Ekimena, apirilean hasiko da eta urrira arte luzatuko da; Lagun Onak Mendi Bazkunak botako die erronka hilero herriko gaztetxo eta familiei. Hilabete bakoitzean hiru edo lau lekutara joanez ingurua ezagutzea izango da erronka. Erronka osatutzat emateko hilero bi edo hiru gailur egin beharko dituzte gaztetxoek, eta bertan ateratako argazkiak Lagun Onakek bere webgunean atondutako txokora igo beharko dituzte. Erronka osatu edo gailurren bat egiten dutenen artean Bertaneko dendetan erabiltzeko 30€ko bonoak zozkatuko dira. Informazio gehiago.

Ikastolan ere, hainbat ekintza desberdin antolatuko dira herriko gailur eta txoko horiek ezagutu eta erronka osatzen laguntzeko: irteerak antolatu, kokapena landu, parte hartzea bultzatu….

Apirileko erronka zehaztu da jadanik. Izendatu diren tontorrak HAITZBAKAR (IZARRAITZ), SANTA ENGRAZI (AIZARNA) ETA OÑATZMENDI (OÑATZ AUZOA) dira.

Datorren igandean gainera Lagun Onak Mendi Bazkunaren irteera Haitzbakarrera izango da eta Santa Engraziko ibilaldia ere apirilerako dago aurreikusia, beraz aprobetxatu aukera eta, lagun artean ibilaldia egiteaz gain, ez ahaztu zozketan parte hartzeko argazkia ateratzeaz. Informazio gehiago.