Goierrira itzuliko da Kilometroak jaia, urriaren 3an

2021-03-21

Aurkeztu berri dute datorren urriaren 3an ospatuko den Kilometroak jaien 45. ekitaldia. Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatuko dute eguna, eta “Batera, bagara, bat gara” leloa izango du.

Aurkezpen agerraldian parte hartu dute Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakari Nekane Artolak eta Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastoletako ordezkariek. Halaber, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako ordezkariek ere hartu dute parte, Kilometroen lekukoa Goierriko hiru ikastoletako ordezkariei emateko.

Hitza hartu dute Nekane Artolak, Kilometroak Kultur Elkartearen izenean, eta Itziar Floresek, Goierriko ikastolen izenean.

Aurkezpena.