AMAK TRIBUAN: Amatasuna elkarrekin bizitzeko espazio bat (Irailak 30)

24 iraila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Ama izateak aldaketa ugari dakartza. Gorputza, emozioak, harremanak… Eguneroko bizitza mugitzen dira. Amak Tribuan, bizitzen ari garenari tokia egingo diogu. Elkar entzunez, partekatuz eta sostengatuz, amatasuna elkarrekin bizitzeko espazioa sortuko dugu. Aldi berean, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen baliabide eta tresna praktikoak ere landuko ditugu.

Ama izateak galdera berriak ekartzen ditu.
Haur bat hazten ari garen bitartean, gu ere eraldatzen ari gara. Amatasunak geure buruarekin, gure historiarekin eta ikasitako moduekin topo egiteko aukera ekar dezake.
Zer behar dut nik?
Nola zaindu nahi dut?
Zer transmititu nahi dut?

Zeri egingo diogu tokia?

  • Amatasunak dakarren eraldaketari.
  • Gorputzari eta emozioei.
  • Gure beharrei eta zaintzari.
  • Harremanei eta mugei.
  • Karga mentalari eta eguneroko erronkei.
  • Desioari eta plazerari.
  • Zalantzei, pozei eta zailtasunei.
  • Gure historiari eta amatasunak mugiarazten duenari.

Nola egingo dugu lan?

  • Tribuaren babesean, espazio seguru eta zainduan.
  • Gorputzetik. Gorputza izango dugu lan tresna.
  • Saioak praktikoak eta bizipenetan oinarrituak izango dira.

🗓 Noiz?

  • Urriaren 5etik urtarrilaren 11ra
  • Saioak:
    • 2 astean behin, astelehenetan.
    • 10:00-12:00 edo 17:00-19:00.

🎯 Norentzat?

  • 0-5 urte bitarteko umeak dituzten amentzat.

Non?

  • Azpeitiko Basazabal jauregian.

💶 Prezioa

  • 24€. Taldea osatu ondoren egingo da ordainketa.

📝 Izen-ematea

  • irailaren 30era arte, ondorengo estekan sartuz, hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatziz edota 943 25 50 06 zenbakira deituz.