Elkartasun Ikastolek 800.000 euro banatu dituzte 10 ikastolei laguntzeko
2021-02-26Elkartasun Ikastolak Europar Koop. E.ren Batzar Nagusiak ostegunean ebatzi zituen 2021 urterako diru-laguntzak. Hamar Ikastolen proiektuak izan dira lagunduak. Guztira, 802.324 euro banatu dituzte.
Pandemiak eragina izan du Batzar Nagusiaren antolaketan, iragan azaroan egin behar baitzen, baina orduko egoerak gaur arte atzeraraztea behartu zuen. Pandemia, dena dela, ez zen aitzakia izan Euskal Herriko ikastolen ordezkariak Ficobara ez hurreratzeko, eta aretoan erabilgarri ziren aulki guztiak bete ziren.
Eskari guztiak aurkeztu eta aztertu ostean, Artezkaritza Kontseiluaren proposamenak bozkatu ziren, eta hauxe izan zen Batzar Nagusiak onartu zuen diru-laguntzen banaketa:
ELKARTASUN IKASTOLAK 2021 Onartutako diru-laguntzak |
||
IKASTOLA |
HERRIA |
LAGUNTZA |
Estitxu Robles kolegioa |
Baiona |
100.000 euro |
Ikastolen Etxea |
Kanbo |
46.272 euro |
Seaska |
Ipar Euskal Herria |
100.000 euro |
Argia ikastola |
Tutera |
73.000 euro |
Ibaialde ikastola |
Lodosa |
100.000 euro |
Labiaga ikastola |
Bera |
60.000 euro |
Bastida ikastola |
Bastida |
80.000 euro |
Argantzun ikastola |
Sagastieta |
12.500 euro |
Harrobia ikastola |
Bilbo |
162.552 euro |
Uzturpe ikastola |
Ibarra |
50.000 euro |
Auditoria gastua |
|
18.000 euro |
GUZTIRA 2021 |
|
802.324 euro |
|
||
EKARPENAK 2021 |
|
851.314 euro |
Ikastolek 851.314 euro jarri dituzte ekitaldi honetan, eta horietatik 50.000 euro inguru gorde dira, urtean zehar izan daitezkeen beharrei erantzuteko.
2012an sortua
Balioan jarri nahi dugu elkartasun ahalegin honek daukan neurri izugarria. Izan ere, 2012ko azaroan Elkartasun Ikastolak Europar Koop. E. sortu zenetik, Ikastola guztien ekarpenari esker 7.075.334 euro banatu dira beharra zuten ikastolei lagundu eta inbertsio berriak sustatzeko. Eta denboran atzerago joango bagina, 1992 urtetik indarrean dagoen Ikastolen Elkartasun Kutxak 18 milioi eurotik gora banatu ditu guztira. Gure Ikastolak ere jaso izan du une zailetan Elkartasun Kutxatik bultzada.
Bi europar kooperatibatan batzen gara Ikastolak; Ikastolen Elkartea eta Elkartasun Ikastolak. Ikastola guztiak gara bazkide bietan. Lehenak elkarlana irudikatzen badu, bigarrenak, izenean bertan dioen bezala, elkartasuna du ardatz.
Ikastola bakoitzak dituen ikasle kopuruaren arabera urtero egindako ekarpenetik elikatzen da Elkartasun Kutxa, eta urtero banatzen da diru hori premia handiena duten Ikastolen artean, ekarpen edo mailegu gisa. Azken urteotan, urtero 800.000 euro inguru banatu dira.
Bere xede nagusia Ikastolen bideragarritasuna bermatzea izanik, Elkartasun Kutxak helburu zehatz hauek ditu:
֍ Ikastola berriak sortzen laguntzea.
֍ Dagoeneko sortuta dauden Ikastoletan, aktibitate estrategiko berriak abian jarri eta garatzen laguntzea.
֍ Inbertsio estrategiko berriei aurre egiten laguntzea.
֍ Tokian tokiko Ikastola eta eremuetan, Ikastola Taldearentzat estrategikoak diren lerro berriak sortzen laguntzea.
Taldearen laguntza behar duten ikastolentzat ikasturte amaieran irekitzen da eskaera egiteko deialdia, eta hurrengoaren hasierara bitartean jasotzen dira eskariok.
Batzorde Tekniko batek aztertzen ditu Elkartasun Kutxaren laguntza behar duten Ikastolen eskariak. Talde hau Ikastolen Elkarteko eta Ikastoletako adituek osatzen dute. Hauek txosten bat egiten dute, eta Balorazio Batzordera igortzen. Balorazio Batzordea Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluko eta zuzendaritzako kideez osatuta dago, eta txostena aztertu eta Artezkaritza Kontseilura eramaten dute behin-behineko proposamena. Artezkaritza Kontseiluak txostena aztertu eta oniritzia eman ostean, Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusian bozkatuko dira urte horretako proposamenak.