Kilometroak 2026 Lazkao (EGITARAUA)
Ibilian-ibilian, buelta! da aurtengo Kilometroak jaiaren leloa. Oso edizio berezia da aurtengoa, 1977an Beasain eta Lazkao artean egindako lehenengo Kilometroak egin zenetik 50 urte bete direla ospatuko baita.
Horixe du gogoan Kilometroak 2026ren leloak, ibilian-ibilian bueltan heldu baita jaialdia Lazkaora. Baina bueltan etorri izanak ez du amaierarik adierazi nahi, ez horixe! Alderantziz, beste buelta baten —beste ziklo baten— hasieran gaude. Aurrera egiteko, mugitzen jarraitu beharra dago, eta bizitza-ziklo ugari ixten ditugu gure ibilbidean zehar.
Leloarekin bat eginik, bidaia bat eta begizta bat irudikatzen ditu logotipoak. Forma zirkularrek —bi kiribil ireki— ibilian-ibilian etengabe aberasten den bide bat irudikatzen dute.
Eta, nola ez, Kilometroak 2026k kantu bat ere badu, aurtengo leloa duena izenburu: Ibilian-ibilian, buelta!
Bideoklipa hemen ikusgai.
Egitaraua
Deskargatu Kilometroak 2026ren egitaraua, eta ikusi gune bakoitzeko ordutegiak eta jarduerak.
1. GUNEA – Iturrialde aparkalekua
- 11:00-12:00 Edu Zardoya
- 12:30-13:30 Skabidean
- 14:00-15:30 Muxutruk
- 16:00-17:00 Nafarroa 1512
- Ondoren, Suthai batukadaren laguntzarekin, gunearen itxiera.
2. GUNEA – Lazkao Txiki plaza
- 11:00-12:00. Oin Arin dantza-taldea.
- 12:30 13:30 Herri-kirolen desafioa (Lazkaomendi-Urretxu)
- 13:30-14:30 Bertsolariak
- 15:00-16:00 Sukia eta Marki trikitilariak
- Egun osoan: euskal kultura eragileak, Eusko Label, Erronka, Lazkao Txiki musika eskola trikitilariak…
3. GUNEA – Ikastola / Plaza
- 09:00 10:00 Goizeresia txistulariekin eta Lazkaoko joaldunekin
- 10:00-10:30 Irekiera-ekitaldia (ikastolan DBH).
- 11:00 JTK joaldunak
- 12:00-13:00 Trakamatraka (udaletxe aurrean)
- 13:30-15:00 Goxua’n Salsa
- 15:00-17:00 Zutik elektrotxaranga
- 17:30-19:00 Gozategi (Alaitz eta Maider gonbidatuak)
- Herri-bazkaria (13:00-16:15 ikastolako LH jolastokian)
- Egun osoan zehar: Laboral Kutxaren puzgarriak, Makusi, Kaiku, Eroski elikadura tailerra + Lemniskata, artisau azoka + Enparantza Irratia (Hirigoien kalean), talotegia (frontoian), erronka…
4. GUNEA – Hirigoien plaza / Gurutze kirolgunea
- 10:00 10:45 Erronka irekiera
- 11:00-12:00 DJ Kaktus (haurrentzat)
- 12:00 Buruhandi eta erraldoien konpartsaren irteera
- 12:30-13:30 Esanezin
- 14:00-15:00 Eider Saez
- 15:30-16:30 Go!azen
- Ondoren, Jun Da Jo txarangarekin gunearen itxiera.
- Egun osoan zehar: Real Sociedad Fundazioa, Euskaltel…
Urriaren 4an, igandea, zoaz Lazkaora, Kilometroak 2026ra!!
