Antzerki emanaldia LHn

2020-12-16

Pasa den ostiralean,abenduak 11, Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek Karmelo Bizkarraren “BEHI ZORIONTSUAREN ERREZETA” ipuin kontakizunaz gozatzeko aukera izan zuten, Tyl Tyl antzerki konpainia eta Zuhaizpe zentroak lankidetzan egindako proiektu bati esker. Artea, osasuna, zuzeneko musika eta eszenografia ludikoa uztartzen dituen zuzeneko ikuskizunean bizitza osasuntsua izateko pistak eman zizkiguten.