Martxan da Irudhitzen, argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen lehiaketa (Urriak 18)

14 urria , 2026 | Oharrak

Gukak abian jarri du argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen Irudhitzen lehiaketaren hamargarren edizioa. Orain arteko edizioetan izan bezala, lehiaketak bi atal izango ditu: irudiena eta hitzena. Lehen fasea, irudiena, abian da dagoeneko, eta urriaren 18ra arte bidali daitezke argazkiak. 

Auzoak eta auzotarrak da aurten lehiaketaren gaia, eta dagoeneko irudiak bidal daitezke komunikazioa@ukt.eus posta elektronikora, ‘Irudhitzen lehiaketa’ gaia jarrita mezuan. Modu honetan, argazki edo irudi batek zuengan sor dezakeen sentipena jakin nahi dute. Aurreko urtean bezala, argazkiak bertikalean izan behar dute. 

Lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak hemen dituzue irakurgai.