Ipuinen xarma eta artoaren magia
2026-10-14
Ipuinen artean bidaiatu eta baratzean hazitako altxorrak dastatu dituzte azken egunotan HH5eko gelan. Maiderren eskutik, liburutegiaren sekretuak ezagutu dituzte, istorio magikoez gozatuz. Gainera, udaberrian ereindako artoaren fruituak jasotzeko aukera ere izan dute. Irakurketaren eta naturaren eskutik, ikasteko, bizitzeko eta partekatzeko abentura politak bizi izan dituzte!








HH5eko ikasleek liburutegira bisita polita egin zuten. Bertan, Maideren eskutik, liburutegia ezagutzeko aukera izan zuten, baita bertako ipuinak eta aspaldiko liburuak ere. Horrez gain, Maiderrek kontatutako ipuinaz gozatu zuten. Oso gustura aritu ziren, eta hurrengo batean berriro joateko gogoz itzuli ziren Ikastolara!
Bestalde, udaberrian artoa landatu zuten bere baratzean, eta oporretatik bueltan, sorpresa ederra hartu dute: landareak handituta aurkitu dituzte! Artoa biltzeko garaia iritsi zela ikusita, artaburuak aletzen aritu dira. Ondoren, jasotako artoarekin palomitak egin dituzte, eta, nola ez, denek batera jan dituzte!
Bi esperientzia eder izan dira, gauza berriak ikasteko, gozatzeko eta elkarrekin momentu politak partekatzeko aukera eman dietenak.