Badator Gau Beltza!
Beldurrak uxatu, izarak urratu, iluntasuna bizi, kalabazak hustu eta kandelak pizteko unea izango dugu urriaren 31ko ilunabarra.ย
Ekimen honek aukera ederra eskaintzen du euskal ohiturak haurrei transmititzeko eta familian ospakizun eder batetaz gozatzeko.
๐ EGITARAUA:
๐ธ Urriak 30, ostirala
๐ 17:15 โ 19:15 Tailerra: mozorroak eta kalabazak
Non: Sanjuandegiko Txiki Txoko ludoteka
๐ธ Urriak 31, larunbata โ GAU BELTZA
๐ 19:00 Kalejira eta ospakizuna (plazatik abiatuta)
- Trikitilariak, gaztaina jana, ipuin kontaketa, dantza herrikoia eta beldurrak sutara botatzeko errituala.
Parte hartzeko, honako estekan eman izena!
BOLONDRES IZEN EMATEA
Bi modutara har dezakezue parte:
Urriaren 30eko mozorro tailerrean laguntza emanez edota urriaren 31ko kalejiran esku bat botaz.
Horretarako, sartu honako estekan eta eman izena!
Aurten ere, zuen laguntza ezinbesteko izango da festa hau gure hizkuntzatik eta gure kulturatik ospatzen jarraitzeko, gure errituak biziberritzeko.ย
GAU BELTZAREN TRADIZIOA
Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, hainbat erritu egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere. XX. mendearen erdialdera arte, itxuraz, urriaren 31 inguruan Arimen Gaua/Gau Beltza ospatzeko ohitura oso zabalduta zegoen Euskal Herriko txoko askotan.
Santa Eskean neguari agur esan eta lurra berpizteko ospakizunak egiten ditugun bezala, udazkenean, udari agur esan eta neguari ongi etorri ematen zioten.
Garai honetan, lurra lokartu edo โhilโ egiten da, udaberrian berriro berpizteko, biziberritzeko. Horregatik gaua , hildako arbasoak omentzeko aprobetxatzen zuten eta aldi berean izpiritu gaiztoak uxatzen zituzten trapu zaharrez mozorrotu eta maskarak jantzita.
Ospakizun xumea zen, kalabazak, arbiak etab. husten ziren aurpegi forma emanez beldurra sortzeko, haur eta gazteek bide bazterretan kandelak ezkutatzen zituzten, gaztaina erreak jaten ziren, etxez etxeko eske-errondak ospatzen ziren (negu parteko beste jai ezagunetan egiten den gisan). Ospakizun hauekin, amaitutzat ematen zuten uda garaia eta negua hasten zen.
Erritual ugari mantendu dituen herria da gurea. Baina beste asko, urteetan zehar galtzen joan dira. Hauek iraungo badute, gaurkotasunera egokitzen direlako izango da, eta horrelaย ari da zabaltzen Gau Beltza Euskal Herrian.
