Ikastolak Herriari: eskerrak emateko ekitaldia

2020-11-09

Aurten ezin izan dira ikastolen jaiak ospatu; hutsune horri erantzuteko ekitaldi berezi bat egingo da azaroaren 13an, Donostiako Kursaalean.

Bertan, besteak beste, Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano, Nogen… arituko dira  Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Plaza horietako lagin bat prestatu dute azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko.