Nola aukeratu irakurgai on bat
Dinamoa sormen gunean “Nola aukeratu irakurgai (on) bat” izeneko tailerra antolatu dute.
Haurrak liburuetara gerturatu eta irakurzaletasuna sustatzea litzateke tailer honen helburua. Horretarako, eskura dauden tresnak ezagutu eta irakurgaiak ondo aukeratzeko gomendioak emango dituzte.
Liburuak ezagutzeko, marko teorikoa partekatzeko eta batez ere hausnarketak eta zalantzak argitzeko aukera izango da ikastaroan.
Bi egun hauetan leku egingo zaio liburuei, ipuinei, haurraren fantasiari. Izan ere, adituek azpimarratzen dute ipuinak ezinbesteko tresna direla, besteak beste fantasia eta irudimena garatzeko, batez ere bizitzako lehen urteetan.
Ipuinek aukera eskaintzen diete gure haurrei bizitzan garrantzitsuak diren bizipenak modu seguruan esperimentatzeko, bizitzarako garrantzitsuak diren erremintak eskuratzeko. Gurasoekiko lotura afektibo bat eskaintzen diete, barrura begiratzeko aukera bat, irudimena eta jakin-mina pizteko abagunea.
Ipuinak sinbolismoz eta jakintzaz beteta daude, eta aukera bat dira guraso eta hezitzaile moduan gure seme-alabekin bestelako lanketa batzuk egiteko.
Nori zuzendua: 3-7 urteko seme-alabak edo ikasleak dituzten guraso eta hezitzaileei
Non eta noiz:
- Azaroak 17, asteartea, 17:30ean – Dinamoa sormen gunean
- Azaroak 24, asteartea, 17:30ean – Azpeitiko Udal Libururtegian
Iraupena: 2 ordu (saio bakoitza)
Hizkuntza: euskara
Irakaslea: Dorleta Kortazar Alkoz
Sarrera: 5€ (bi saioak)
Informazio gehiago eta izena emateko hemen.
