Eguberrietako txokolatezko egutegiak
Udazkenak azkenik udazken itxura hartu duen garai honetan, ikastolarentzat dirulaguntza garrantzitsuena den proiektu honekin datoz Gurea Ikastolatik, Hendaia.
Abenduaren 1etik 24ra irekitzeko 24 leihatila dituen txokolatezko egutegia dute salgai 12€-an.
Eskaera egiteko azken eguna Azaroak 15a izango da. Hala, abendua hasi orduko zuenean izango dituzue egutegiak.
Txokolateak: Baigorriko Laia txokolategia
Marrazkia: Patxi Huarte @Zaldieroa
Bertsoak: Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena
Ilusioa, kalitatea eta laguntza, dena 12€tan.
