Oilategian asteburuko zaintzak

12 azaroa , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Oilategian asteburuko zaintzak egiteko guraso beharra dago.

Ikastolan proiektu eder bat dugu esku artean, Oilategia. Bi urte dira oilategia jarri genuela ikastolan eta HHtik hasi eta DBHrarteko ikasleak arduratu izan dira astean zehar oilategia zaintzeaz. Oiloei jaten eman, arrautzak jaso…
Ikasturte honetan LHko laguntza gelako ikasleek heldu diote proiektu honi. Proiektu oso bat izatea nahi dute: hilean gastatzen den pentsu kopurua kontatu, jasotzen diren arrautzak zenbatu, oiloak hilabete bakoitzean jarritako arrautzen
estadistikak atera, urtean pentsutan duen kostua kontabilizatu… Bertan landuko dituzte, matematika, euskara, elkarbizitza…

Bereziki eskertu nahi diegu, asteburutan, elkar txandakatuz, oilategia zaintzera etortzen diren familia ezberdinei. Oiloei jaten ematen diete eta trukean oiloen arrautzak jasotzen dituzte etxerako.

Bi urteko lanaren ondoren, asteburuetako zaintza taldea txikitu egin zaigu eta horregatik dei bat luzatu nahi dizuegu ikastolako familiei: norbaitek asteburutan esku bat bota nahiko balu, mesedez eman dezala izena hemen.

Besterik gabe, eskerrik asko.