DBHO 2ko ikasleei agurra

2020-06-26

Nahiz eta oraindik ikasturtea bukatzeko erronka handia izan aurretik, DBHO2ko ikasleek gaur jaso dute merezitako errekonozimendua. Egoerak hala behartuta ohikoa den ekitaldia egiteko aukera izan ez dugun arren, gaur eguerdian Ikastolan ginen guztiok, gure egitekoak utzi eta ospakizun hunkigarria bizi izan dugu. Txalo zaparrada artean orlak banatu eta etorkizun oparo nahiz zoriontsua opatuz agurtu ditugu.