Babes sarea auzokideen artean

2020-04-20

Konfinamendu egoeran “komunitatea indartzeko”, auzokideen artean babes sareak osatzeko deia egin du Azpeitiko Herri Hezitzailea taldeak. Herri Hezitzailearen ikur den aterki koloretsua marraztu eta leihoetan itsastea eskatu dute: “Irudi hau etxean jartzen dutenek, auzokideak zaintzeko ardura beren gain hartzen dutela adieraziko dute eta auzokideek beraiengan babesa izango dutela”. irakurri gehiago