Udazkenean ospatuko dira Ikastolen udaberriko jaiak

2020-04-08

Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz ez dira egingo udaberri honetan. Covid-19 koronabirusaren krisi handi honek eragotzi egiten du data horietarako ikastolen jai handiak egitea.  Hiru jai hauek atzeratu egin badira ere, aurten egin egingo dira.

Hori da Euskal Herriko ikastolen  nahia. Horren guztiaren berri emateko prentsaurreko bat eskaini zuten pasa den astean, bideokonferentzia bitartez.

Ikastolen Elkarteko eta Seaskako lehendakariek egin dituzten adierazpenak.