Egoitzako egoiliarrak Inauteri jaialdiko gaurko entseguan

2020-02-19

Ikastolan hala sinisten dugulako, elkarren arteko harremanak indartzea ezinbestekoa dugu eta LH4ko proiektuari jarraiki, gaur, otsailak 19, gure inauterietako jaialdiaren entseguekin bat egin dute Azpeitiko Egoitzako hainbat egoiliarrek. Entsegu giro alegera eta koloretsuaz gozatu dugu ostiraleko jaialdiaren aurrekari moduan. 

Ikasturte osoan zehar egiten ari garen proiektuaren baitan, Inauterietakoa 3. ekintza dugu. Ikastolako Euskal Inauterien kalejira egoitzara hurbiltzeko helburuarekin, ostiralean, otsailak 21, LH4, LH5 eta LH6ko taldeek egoitzatik abiatuko dute beraien kalejira. Beraz gaur hamaiketako osasuntsu baten inguruan egin dituzte prestaketa lanak.