Ikastolako Ibilbide Energetikoa egin dugu gaur

2019-12-19

Euronet 50/50 proiektuaren barruan, gaur goizean Ikastolako Ibilbide Energetikoa aztertzea egokitu zaio Energia Taldeari. Mantenuko arduradunaren eskutik galdara eta taula elektrikoari buruzko argibideak entzun ondoren eraikuntza osoa bisitatu dute, beroari eta argiari buruzko datuak jasoz. 
Hurrengo lana energia kontsumoa jaisteko zein aldaketa egin beharko genituzken aztertzea izango da. Ohiturei nahiz materialei dagozkien aldaketak izan daitezke.