Euronet 50/50 Azpeitiko Ikastolan
2019-10-16Euronet 50/50 proiektu europarra da, eraikinetan energia aurreztea sustatzen duena, erabilera egokitik eta energiaren kudeaketatik abiatuz. 50/50 metodologiak pizgarri ekonomikoen bidez aurrezpen energetikoa lortzea ahalbidetzen du.
Udalak eta ikastetxeak konpromiso bat sinatzen dute, non lehenengoak hitz ematen duen ikastetxeari lorturiko aurrezte ekonomikoaren %50 itzuliko diola, eta ikastetxeak, aldiz, jarduera egoki batzuk aplikatu eta proiektuaren buru jardungo duela.
50/50 metodologia energia- eta ekonomia-aurrezkia lortzea xede duten 9 urratsetan datza.