Azpeitiko San Martin Egoitzarekin elkarlanean

2019-09-27

Elkarrengandik ikasten dugu gehien.

Ikastolan hala sinisten dugulako, elkarren arteko harremanak indartzea ezinbestekoa dugu. 

Barruko paretak “botatzen” ari gara. Jada gure ikastolako ikasleek ez dituzte beraien proiektuak gelan bakarrik garatzen, mailaka ere egiten dute lan, baita zikloka eta etapaka ere. Ikuspegi berdinari jarraituz, zergatik ez “bota” kanpoko paretak ere? Inguruko errealitateak ezagutu eta bertan dauden eragileekin egiten dugun lana indartu nahi dugu.

Iaz, LH5eko ikasleek KALEKANTU proiektuaren lehen urratsak eman zituzten. Hilean behin, astearteetan, Azpeitiko azokarekin bat eginez, kaleetan zehar euskal kantak abestera irten ziren eta Azpeitiko KANTUGIRAKO partaideak izan zituzten lagun. Aurtengoan San Martin egoitzako lagunekin proiektu berria martxan jarri berri dugu.

Bertan LH 4ko gure ikasleek SAN MARTIN EGOITZAKO LAGUNEKIN urtean zehar 4 ekintza egingo dituzte.

Atzo bildu ginen denok lehenengo aldiz elkar ezagutu, ideiak partekatu eta harremanak sendotzeko. Giro kuttunaz gozatu genuen!