Kilometroak19ko gure erronkariak babesten

2019-09-19

Kilometroak jaialdiaren baitan ospatzen den gazteentzako ERRONKA ekimenean badu aurten ordezkaritza gure ikastolak. Ikastoletako DBHeko mailetako gazteentzako proba da Erronka eta 13-16 urteko gazteak, festa egunean, parte aktiboa izan dezaten bultzatu nahi du. Ikastolak eta bertako ikasleak protagonista bilakatzen dira, herri ezberdinetako ikasleak, elkarrekin, egun paregabean parte hartuz eta Ikastolen Jaietara datorrenari ikuskizun ederra eskainiz. 

Proba bizi eta zirraragarriak izango dira, taldeka gainditu beharrekoak. Batetik, ikasleen abilezia, indarra eta abiadura neurtuko dira. Bestetik, buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasuna ere frogan jarriko dituzte proba hauek. 

Erronkak, ikasleari asko emango eta ematen dio, baina ikasleek Ikastolen Jaiei ere ematen die, egitarauetako ikuskizunik bereziena izateraino. Ondo pasatuz, ondo pasaraziko baitute. Eta noski Euskaraz!  https://www.erronka.eus/

Erronkako probetako bat taldearen aurkezpen bideo bat egitea da. Pasa den ekainean sortu zuten gure ikasleek beraiena eta bozkatzeko garaia iritsi da. Gero eta botu gehiago, gero eta puntu gehiago izango dituzte Erronkako sailkapenean. Botua emateko aukera irailaren 30ean amaitzen da, beraz minutu pare bat hartu eta gure ikastolaren bideoa bozkatzera gonbidatzen zaituztegu.

BOZKATU HEMEN!