Azoka 2.0 – Elikagunea gure jangelan ere
2019-09-19AZOKA PLAZA 2.0 proiektuak, herriko jangeletan, eskualdeko baserrietan ekoiztutako kalitatezko produktuak txertatzea du helburu. Honen arabera, besteak beste:
*elikadura jasangarria
*lehen sektoreari bultzada
*sasoiko elikagaiak
*merkaturatze-bide zuzenak
bultzatu nahi ditugu gure aldetik ere.
Proiektuaren sustatzaileak: Azpeitiko Udala, Urkome, Elikagunea eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira.
Ikastolak bat egiten du proiektuarekin eta datorren astetik aurrera gure jangelako menuetan postrea, esnekia eta fruta, Elikagunekoak izango dira
Hau hasiera bat besterik ez da, elkarlanean aurrera jarraitzea espero dugu.