Kilometroak Jairako laguntzaileak behar dira

2019-09-17

Zarautzen, urriaren 6an, Kilometroak 2019 ospatzeko hilabete eskas falta delarik, jaiaren antolakuntzari aurre egin ahal izateko behar den laguntzaile kopurua osatzeko laguntza eskaera iritsi zaigu. Izena emateko sartu kmk19.zarauzkoikastola.eus webgunean. Webgunean sartzean agertzen dira osatu beharreko arloak.

Jakin ezazue, ardura horiek 4 orduko txandak direla eta, beraz, goizean arituz gero, ondoren eguna oso gelditzen dela jaiaz gozatzeko. Eskerrik asko aldez aurretik.