Kilometroetarako gonbitea ziklometroen lekukoarekin

2019-09-17

Ziklometroak ekimena gauzatu zuten igandean ikastolako zenbait lagunek. Zarauztik abiatu ziren goizeko 09:00etan Azpeitia aldera. Gure ikastolan irakasle eta guraso talde bat zuten zain. Azpeitira lekukoa pasatu, eta Tolosarainoko bidea egin zuten. Errezilgo aldapa ez da leuna, baina gogor eutsi zioten erronkari eta Tolosaraino iritsi ziren. Han zain zituzten haur, gazte eta gurasoak. Laskoraingo ikastolak Irurara eraman zuen lekukoa. Handik Villabonara, eta Usurbil eta Orio zeharkatuz iritsi ziren berriz ere Zarautzera. Giro ezin hobean, ikastolak lotu eta kilometroetarako deia egin zuten.

Urriaren 6an da hurrengo hitzordua, Zarautzen, kilometroetan. ‘Ni, Hi, Hura… ikastola mundura!’ lelopean ospatuko da.