Zuk ez duzu ordezkorik! saioa Soreasun

2019-09-12

Hiru lagun etorriko dira testigantzak kontatzera: Inma Aramendi (udaltzaina), Ibon Errazu (suhiltzailea) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez, gazteen barnea mugitzea lortzen da ekitaldian. Bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia izaten dute.