Eguraldiak lagundu ez arren, festa bikaina atzo Lekeition

2019-05-20

Eguraldia ez da lagun izan aurtengo Ibilaldian. Baina, egitarauak eta kokalekuak azken momentuko aldaketak jasan dituzten arren, bertaratu direnak jai bikainaz disfrutatu ahal izan dute.

Azkue ikastolari laguntzera hurbildu nahi, baina eguraldi txarraren ondorioz azkenean joan ez direnei, laguntza hori emateko aukera ireki diete antolatzaileek. Bi kontu korronte zenbaki egin dituzte publiko: LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507 / KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827